Bide Ertzean

Bide Ertzean

Larunbat goizetan ere, zuk nahi duzun bezala esnatzen zara Ataun Irratia entzutean. Musika, entretenimendua, umorea eta askoz ere gehiago jorratuko dituzu Ioar Aizpuruaren konpainia ederrean, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuetako goizak ezberdin hastea posible dela iruditzen ez bazaizu, eta ohetik jaikitzeko iratzargailurik onenaren bila bazabiltza, hau da zure irrati saioa.
00:00
00:00

Resumen del episodio

Aste honetako 'Bide Ertzean' saioan, lanean jarri nahi izan ditugu gure gonbidatuak jolas ezberdin batekin. Albiste bitxi batzuk prestatu ditugu erredakzioan, beraiek, tonu serioago batean irakurri ditzaten. Nahiz eta momenturen batean edo besteak barreak ihes egin. Test Zoroak ez digu inolako hutsik egin, eta aspaldiko partez, horoskopoa irakurtzeko tartea ere hartu dugu.

Episodios

187-

Albiste bitxiek, Test Zoroak eta horoskopoak, umorea eta poztasuna ekarri digute beste behin ere

Aste honetako 'Bide Ertzean' saioan, lanean jarri nahi izan ditugu gure gonbidatuak jolas ezberdin batekin. Albiste bitxi batzuk prestatu ditugu erredakzioan, beraiek, tonu serioago batean irakurri ditzaten. Nahiz eta momenturen batean edo besteak barreak ihes egin. Test Zoroak ez digu inolako hutsik egin, eta aspaldiko partez, horoskopoa irakurtzeko tartea ere hartu dugu.

28 jun. 2025
186-

Peli Lekuona eta Xabier Rodriguez izan dira larunbat honetako ‘Bide Ertzean’ saioaren gonbidatuak

Ekainaren amaierako 'Bide Ertzean' saioko Tertuliara, Peli Lekuona Naiz Irratiko kazetaria eta Xabier Rodriguez Goazen! 6.0 telesaileko aktorea gonbidatu nahi izan ditugu. Baten egunerokotasunaz eta bestearen esperientziaz hitz egin nahi izan dugu luze eta zabal, bai eta haratago joan ere. Elkarrizketa zinez interesgarria utzi digute.

28 jun. 2025
185-

Bide Ertzean (2025/06/28)

Larunbat goizetan ere, zuk nahi duzun bezala esnatzen zara Ataun Irratia entzutean. Musika, entretenimendua, umorea eta askoz ere gehiago jorratuko dituzu Ioar Aizpuruaren konpainia ederrean, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuetako goizak ezberdin hastea posible dela iruditzen ez bazaizu, eta ohetik jaikitzeko iratzargailurik onenaren bila bazabiltza, hau da zure irrati saioa.

28 jun. 2025
184-

Gradosek ezin zuen joan Ane Muruaren hilabeteko Test Zoroa egin gabe

Hilabeteko Test Zoroak 'Bide Ertzean' saioko tertulien zati oso garrantzitsu bat osatzen dute, eta beraz, Aitziber Gradosek ezin izan du joan Ataun Irratiaren estudiotik, test horietako bat burutu gabe. Oraingo honetan ere, ez dugu inolako zalantzarik zoroa baino zoroagoa izan dela.

24 mayo 2025
183-

Emakumeak kazetaritzan eta komunikazioan: Aitziber Gradosekin solasean

Gaur egun emakumeek kazetaritzan eta komunikazioan bizi duten egoeraz aritu gara Aitziber Grados altsasuar gaztearekin. Bere ikuspegiaren inguruan galdetu nahi izan diogu gaur egun alor honetan burutzen ari den lanen aitzakian, baina bere bizipenen inguruan ere hitz egin digu.

24 mayo 2025