Resumen del episodio
'Ostiraltxo'ko 'Gure Transistorea' atalean Arrosa Irrati Sareko irratiak ezagutzen jarraitzen dugu. Hilabete berriarekin batera irrati berri batera gerturatu gara, Antxeta Irratia ezagutu dugularik Koldo Nausia bertako kidearekin. 2001.urtean ekin zion ibilbideari irrati honek eta gaur egun helburu zehatzekin jarraitzen dute fin-fin lanean euskara eta bertako edukiak oinarri hartuta. Horren urrutira joan gabe, bertakoak ditugun komunikabideak ezagutzeko aukera aparta izan dugu beraz beste behin.

Episodios
Antxeta Irratia aurkeztu digu bertako kide Koldo Nausiak
Escuchado'Ostiraltxo'ko 'Gure Transistorea' atalean Arrosa Irrati Sareko irratiak ezagutzen jarraitzen dugu. Hilabete berriarekin batera irrati berri batera gerturatu gara, Antxeta Irratia ezagutu dugularik Koldo Nausia bertako kidearekin. 2001.urtean ekin zion ibilbideari irrati honek eta gaur egun helburu zehatzekin jarraitzen dute fin-fin lanean euskara eta bertako edukiak oinarri hartuta. Horren urrutira joan gabe, bertakoak ditugun komunikabideak ezagutzeko aukera aparta izan dugu beraz beste behin.
Goierri garaian sorturiko Xaukena elektrotxaranga ezagutu dugu
EscuchadoUrretxu, Zumarraga eta Legazpiko hamar musikari gaztek osatzen dute Xaukena elektrotxaranga. Uda honetan txoko ezberdinak bisitatuko dituztela aurreratu digute, herri eta auzo ezberdinetako festak giro ederrez busti asmoz.
Ostiraltxo (2023/07/21)
EscuchadoAsteburuari ateak zabaldu baino lehen, egin ezazu bat gurekin! Euskal kulturan oinarritutako zenbait saltsetan murgilduko gara ostiralero 19:00tatik 20:00tara Ataun Irratian. Musika kontuak, bertsoak, sukaldaritza, sortzaileak eta askoz ere gehiago astero-astero Gorka Santestebanen eskutik. Euskaldun izatearen abantailak, bertatik-bertara ezagutu nahi dituzu? Ez zenioke ukorik egin behar gurera batzeari!
Jon Urzelai eta bere lana izan ditugu ostiral honetako protagonista
EscuchadoJon Urzelai Urbieta (Zumarraga, 1990) fisikari eta soziologoak 'Su festak' izeneko liburua argitaratu du. Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu eta paperean erakutsi nahi izan digu goierritarrak. Euskaraz irakurtzeko aukera dagoen lanaren xehetasun guztiak eman nahi izan dizkigu 'Ostiraltxo' saioan.
Ostiraltxo (2023/07/14)